Zerbitzuak

Aplikazio mugikorrak garatzen adituak

Aplikazio mugikor batekin zure negozioa hobetu nahi duzu? Besteengandik ezberdindu nahi duzu? Antolatzen ari zaren ebenturako aplikazio mugikor bat ideia ona dela iruditzen zaizu? Toki aproposenera etorri zara.

Ertzilek negozio txiki edo ebentuentzat telefono mugikor eta tabletentzat aplikazioak egiteko aukera ematen dizue prezio murriztuetan. Guzti hau kalitaterik galdu gabe. Denbora eta prezioak murrizten ditugu duela hilabete askotatik garatutako moduloei esker.

Tarifak Garapena

Garapen berriak

Bezeroaren gustura egindako aplikazioak diseinatu, garatu eta argitaratzen ditugu.

Bezeroak moduluak, diseinua eta edukiak aukeratu ostean gu arduratzen gara guztiaz. Aplikazioaren informazio guztia hodeian gordetzen da modu erraz batean eskuragarri egoteko.

Eta produktuaren zabalkundea ahalik eta handiena izan dadin, aplikazio guztiak Android, iOS eta Windows Phonerako garatzen dira.

Garapen Berriak
Windows Phone

Windows Phonerako bertsioak

Beste plataforma batzuetan garaturik dauden aplikazioentzat Windows Phoneko bertsioak egiten ditugu. Diseinu eta funtzionalitateak mantentzen ditugu eta, ahal den heinean behintzat, hobekuntzak gehitzen ditugu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.

Aholkularitza

Aplikazioak garatzeaz gain, bezeroari alor honetan dugun esperientzia eskeintzen zaio dudak argitu edo aholkuak eskatzen dituenean.

Kontsulta

Nor naiz

Garatzaile, Berritzaile, Diseinatzaile,… “saltsero” bat azken finean.

Arrasateko Microsoft-en Berrikuntza zentruan ikertzaile moduan eta Garoa Web Consulting-en teknolgiako arduradun bezela lan egindako jasotako esperientziari esker, pausu bat aurrera eman eta nere nagusia izatera animatu nitzen. Teknologia berriekin zerikusia duen guztiaren maitale amorratua naiz, eta baita berauek biztanleri guztiaren eskuetara gerturatzearen defendatzaile sutsua ere.

Nire helburua enpresa txiki eta ertainei, edo ideia on bat duen edozein erabiltzaileri, alor honetan dituzten proiektuak amaiera on batera eramaten laguntzea da.

Jon Ercilla

LinkedinTwitterFacebookYouTube

Proiektuak

  • SkapAPP
    SkapaApp
  • LouTopet
    Lou Topet
  • Sanprudentzio
    Sanprudentzio
  • Zarautz
    Zarautz
  • Zarautz
    Playeruak
Egindako proiektu guztiak ikusteko bisitatu dendak.
Google Play App Store Windows Phone Store

Kontaktua