Musikarekin zerikusia zuen aplikazio baten prototipoaren ideia Oier Aranzabalekin, Lou Topet musika taldearen kidetako batekin, Garoa Web Consulting-en lan egiteko aukera eduki nuenean sortu zen. Egun batean berarentzat musika talde baten aplikazioak eduki behar lituzken gauzen inguruan solasten geunden eta konturatzerako prototipoan geunden lanean.

Musikazaleari bere talde gogokoena jarraitzeko beste modu bat eskeini nahi genion. Ez genuen nahi interneten bila zitezkeen eduki berdinak erakusterik nahi. Gure ideia aplikazio mugikorrean bakarrik kontsumitzeko edukia eskeintzea zen. Horregatik, entsegu, proba musikatu, kantuen bertsioak,… eta horrelako moldaketen grabaketak eskeintzea zen erabiltzaileak prozesu guztia jarraitzeko.

Lou Topet

Prototipoak bost atal ezberdin ditu:

  1. Taldea: Atal honetan erabiltzaileak musika taldearen kideen inguruko informazioa aurkituko du, eta baita taldearen hasieren inguruko istorioak.
  2. Esnatu dira“: Musika talde baten aplikazioak musika entzuteko aukerarik ez badu ez dauka zentzurik. Atal honetan Esnatu dira diskoko kantak entzuteko aukera dago.
  3. Prentsa: Komunikabideetan Lou Tope-en inguruko berriak batzen dituen atala.
  4. Kontzertuak: Taldeak eman behar dituen kontzertuen inguruko berriak. Non? Noiz? Ze giro dago?
  5. Entsegu gela: Atal honek entsegu gela birtual bat simulatzen du. Bertan taldea lantzen ari den kantu berri eta bertsioak entzun daitezke.

Prototipoa Android, iOS eta Windows Phonerako garaturik dago baina Androideko dendan bakarrik dago eskuragarri.

Aplikazioa jeisteko:

Google Play

Leave a comment