“Ertzil, Kirkillan aplikaziyua in zak”. Horrelaxe hasi zen proiektu hau…

Sanprudentzio aplikazioa amaitu ostean ideia berri bat bilatzeko garaia zen. Momentu horretan bi aukera ezberdinen inguruan ari nintzen bueltaka: bezero bat bilatu eta berarentzat aplikazio bat egitea edo nere burua ezagutzera soinu asko egingo zuen debaldeko aplikazio bat garatzea (herri maialan behintzat). Eta batek gutxien espero duenean aukeraketak lagun bati esker hartzen dira.

Ezagutzen ez dutenentzat, Zarauzko hondartzako futbol txapelketa (Playeruak) herriaren kirol txapelketa ezagunenetarikoa da. Gaztaroan edo handitan, zarautztarren gehiengoak hartu du parte bertan txapelketak dituen 70 urte baino gehiagotan. Guinnes errekor baten jabe ere izan zen!

argazkia5

Gure taldearentzat zen aplikazio bat, pixkanaka pixkanaka, senior txapelketa osoarentzat balio duen aplikazio borobil batean eraldatzen joan zen. Txapelketa berarekin zerikusia duen informazioa eskaintzeaz gain, sailkapenak, egutegia eta emaitzak izan daitezkeen bezala, aplikazioak txapelketarekin zerikusia duen kanpoko informazioa ere eskaintzen du, ala nola: argazki eta bideoak edo podcast-ak.

Atalak

Aplikazioak dituen atalak eta hauek eskaintzen dutena ondorengoa da:

  • Sailkapenak: Txapelketako talde guztien eguneratutako sailkapenak.
  • Jardunaldiaren laburpena: Azken jardunaldiaren emaitzak eta hurrengoaren oinarrizko informazioa.
  • Hurrengo jardunaldia: Jardunaldi berriaren informazio zehatza. Partidu bakoitza eta markaketaren inguruko informazioa eskaintzeaz gain eguraldiaren inguruko informazioa ere bila daiteke.
  • Egutegia: Txapelketaren urte osoko jardunaldien egunak ikus daitezke atal honetan.
  • Taldeak: Parte hartzen duten taldeen inguruko informazioa: taldearen izena, kamixetaren koloreak, taldeko argazkia, taldekideak eta informazio gehigarri bat ere bai.
  • Argazki eta Bideo bilduma: Jardunaldi ezberdinetan ateratzen diren argazki eta grabatzen diren bideon bilduma bat. Atal jardunaldiro eguneratzen joango da.
  • Podcast-a: Arraio Irratioko Izerdina Blai programak plaieroen inguruan egindako saioen podcast-a.
  • Informazioa: Aplikazioaren eta bere garatzailearen inguruko informazioa.

montaje

Hedapena

Aplikazioa etorkizuneko txapelketetan pentsatuz izan da garatua. Ez da soilik 2014-2015 denboraldira mugatuko. Informazio guztia urtero eguneratuko da eta ahal bada behintzat, aplikazioari atal berriak gehituko zaizkio.

Aplikazioa Android, iOS eta Windows Phone-ko mugikor eta tablet-etarako dago eskuragarri bertsio muga hauek dituelarik:

  • Android: 2.3 edo handiagoak.
  • IOS: 6 edo handiagoak.
  • Windows Phone: 7.5 edo handiagoak.

Google PlayApp StoreWindows Phone Store

Leave a comment