Urriaren erdirako Sanprudentzio aplikazioa amaitu nuen. Hiru sistema eragile mugikorretarako egindako lehen proiektu handia izan da, eta baita abentura profesional hau hasi nuenetik egindako lehena eta ondorioz zerbait berezia dauka aplikazio honek niretzat.

Aplikazioa Getariako Sanprudentzio hotelarentzat garatu zen beraien bezeroei eskaintzen zaien informazio guztia aplikazio mugikor batean batzeko ideia abiapuntutzat hartuta. Telefono adimendunek eskaintzen dituzten abantailak erabiltzeko intentzioa geneukan, informazio guzti horretaz gain beste erabilera batzuk eskeiniz, bezeroaren hoteleko egonaldia hobetzeko.

Sanprudentzio
Aplikazioaren atalak

Aplikazioak erabiltzaileari ondorengo informazio eta atalak eskaintzen dizkio:

  • Hotelaren inguruko informazioa: Hotelaren deskribapen txiki bat, argazki bilduma,…
  • Jatetxearen inguruko informazioa: Hoteleko jatetxeak eskaintzen dituen zerbitzuak, produktuen zerrenda beraien prezioekin eta bezero zein bisitarientzat dauden orduegiak.
  • Eguraldiaren iragarpena: Getarirako ematen den eguraldiaren 4 egunetarako iragarpena.
  • Gomendioak: Alde batetik hotelak eginiko gomendioak garaiko produktuekin egindako plateren inguruan, eta Getaria edo inguruan egiten diren ebentuen inguruko gomendioak beste aldetik,
  • Eguneko prentsa: Mundu mailako prentsaren titular nagusien bilduma bezeroa aldioro informaturik egon dadin.
  • Ingurunea: Tokiak, herriak, hiriak,… bezeroak beraien egonaldian bisitatu gabe utzi ezin dituzten tokiak. Aplikazioak informazioa eskaintzeaz gain, toki horietara ailegatzeko bideak ere kalkulatzen ditu erabiltzailearen kokalekuaren araber.
  • Ekintzak: Inguruko herrietan egiten diren ekintzak biltzen dituen agenda bat. Bestalde hotelak gomendatutako ekintza bereziak ere eskuragarri daude hemen:jatetxe, taberna, spa,…
  • Ezarpenak: Aplikazioa eta bere garatzailearen inguruko informazioa. Aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera.

 


Aplikazioaren hedapena

Aplikazioaren puntu sendoenetako bat edozein bezerori, bere jatorri eta telefono motari garrantzirik eman gabe, aplikazioa instalatzeko aukera eskaintzea zen. Horretarako Android, iOS eta Windows Phonerako bertsioak egin ziren, modu honetan, erabiltzaile potentzialen ia %100-ra ailegatuz.

Bestalde, hotelak, bere bezeroen jatorrien gehiengoa ikusiz, aplikazioa hainbat hizkuntzatan egotea nahi zuen. Laburbilduta, hauek dira ezaugarri teknikoak:

  • Android: 2.3 bertsioa edo handiagoak.
  • IOS: 6 bertsioa edo handiagoak.
  • Windows Phone: 7.5 bertsioa edo handiagoak.
  • Eskuragarri dauden hizkuntzak: Euskara, Gaztelera, Ingelesa eta Frantsesa.

Google PlayApp StoreWindows Phone Store

Leave a comment