Gaur, uztailaren 27a, astelena, skapa aplikazioaren garapena amaitu dut. Duela bi urte argitaratu nuen SkapApp aplikazioaren bertsio eraberritua. Niretzat balio handia duen aplikazioa, izan ere, aplikazio hau izan zen gaur egun egiten dudan lanaren abiapuntua.

Orain dela bi urteko aplikazioa Android sistema eragilera egin nuen lehen gerturaketa izan zen, eta hori argi sumatzen zen. Aplikazio sinplea zen, gailu ezberdinetara moldatzen ez zena, eta bertako eduki guztiak aplikazioaren kodean bertan idatzirik zeuzkana. Argi nituen lehen bertsio honen ahultasunak, eta aurten hauek konpontzeko momentua zen.

Azken Portuko festen komisiyua osatzen duten pertsona guztiak saltsero batzuk dira. Ekintza mordoa prestatzen dituzte eta aplikazio mugikor batentzat zoragarria den material mordoa sortzen duten. Bertsio berri honetan guzti hau eraldatu edo gehitu diren atal ezberdinetan islatzea nahi nuen.

bertsioak

Eraldatutako atalak

  • Egitaraua: Atal honetan festen egun ezberdinetarako prestatu diren ekintza guztiak ikus daitezke. Ekintza bakoitzari dagokion toki, data eta orduaren inguruko informazioa ere gehitu zaio. Modu honetan, ekintza batera joan edo bertan parte hartu nahi duenak begirada batekin informazio guztia eskura edukiko du.
  • Argazkiak: Bidluma ezberdinak gehitu dira argazki mordoekin. Argazki hauek aplikaziotik ikusi daitezke edo saretik jeisteko aukera dago gero nahi dena egiteko.
  • Abestiak: Abesti ezberdinak modu argi eta eleganteago batean aurkezten dira.
  • Komisiyua: Komisiyuak egindako ebentu eta iritziak isladatzen dituzten artikuluen zerrendaturik daude atal honetan. Modu erakargarriago batean aurkezten dira orain.
  • Informazioa: Aplikazioaren inguruko informazioa modu txukunago batean aurkezten da. Edukien egileen inguruko eta erabiltzaileen datuen inguruko informazioaren atalak gehitu dira ere.
  • Diseinua: Aplikazioaren diseinua goitik behera aldatu da. Ezkerraldean menua gehitu da aukera ezberdin guztiekin. Txuria gailentzen da eduki guztian modu argiago batean erakusteko.

Atal berriak

  • Hasiera: Aplikazioaren pantaila nagusia. Azken berriak eta hurrengo ekintzak erakusten dira bertan.
  • Berriak: Festekin erlazionatutako berri guztiak biltzen dituen atala. Egilearen eta argitaratze dataren inguruko informazioa ere gehitu zaio artikulu bakoitzari.
  • Bideoak: Festen inguruko bideo ezberdinen zerrenda. Web arakatzailea youtube edo vimeoko orri batean irekitzen dituzten estekak dira.
  • Eduki dinamikoak: Aplikazioan eskuragarri dagoen informazio guztia dinamikoa da. Hau da, kanpoko zerbitzarian gorderik dagoen, eta aldatzeko oso errraza den, informazioa da. Honek guztiak aplikazioa “bizirik” mantentzen dute.
  • Notifikazioak: Exekuzio jarraiean dagoen web zerbitzu batetik notifikazioak jasotzen ditu aplikazioak. Notifikazio hauek informazio berria eskuragarri dagoenean edo azken orduko aldaketan baten berri emateko bidaliko dira.
  • Sistema Eragile gehiagoetan eskuragarri: Bertsio berriarekin aplikazioa Android, iOS eta Windows Phonerako dago eskuragarri.

 

Skapa denda bakoitzean dago eskuragarri edo zuei dagokizuen dendaren irudian klik eginda deskarga daiteke. Hori bai, eta harrotasun osoz esanda, aplikazioa Euskara hutsean bakarrik dago eskuragarri.

Google PlayApp StoreWindows Phone Store
Ondo pasa festak!!

Leave a comment