Jende gutxi geratzen da (Gipuzkoan behintzat) Zarauzko Azken Portuko festen inguruan ezer entzun ez duenik. Gazteez (gehienak behintzat) osatutako “komisiyo” batek antolatzen dituzten festak dira, mus txapelketa, musika talde ospetxuen kontzertuak, herri bazkariak edo txirrindularitza klasikak bezalako ekintza mordoa dituztelarik.

Hiriburuetako aste nagusietako parteartzearen parekoa dute jai hauek. Nahiz eta festak Abuztuan izan (11a Santa Klara eguna) urtean zehar beste ekintza batzu antolatzen dituzte. Uztaila amaieran imprentatik festetako programa ateratzen dute festen agenda guztiarekin baina baita urtean egindako ekintza horien laburpenekin ere. Komisiyuak duen izpiritu berritzailearekin, festen aplikazioa egitea otu zitzaien festetako programa eta eduki extra guztiak erabiltzailearen telefono adimenduetan eskura edukitzeko. Guzti hori festen giroak ematen duen diseinu festagarri batekin.

SkapAPP Android eta Windows Phonen

1.0 Bertsioa

Aplikazioaren lehen bertsioan atal hauek aurki daitezke:

  • Orri nagusia: Hiru zati ezberdin ditu eta bertan erabiltzaileak menu nagusia, egun horretako egitaraua eta aleatorioki hartzen den argazki bat ikus ditzake.
  • Festen egitaraua: Atal honetan festetako egitarau osoa ikus daiteke egun ezberdinetan banaturik.
  • Argazkiak: Azken urtean zehar bildutako argazkiak bildumatxo batean aurkeztuta.
  • Abestiak: Komisiyuak sortu eta bildutako kantu sorta festa garaian kantuan ibiltzen direnentzat.
  • Komisiyua: Atal honetan erabiltzaileak komisiyuak urtea zehar egindako ekintzen laburpena eta argazkiak ikus ditzake.

Bertsio hau Android eta Windows Phonerako garatu zen eta aplikazioen dendan SkapAPP izenarekin aurki daiteke.

2.0 Bertsioa

Datorren urteko festetarako aplikazioaren 2.0 bertsioa argitaratuko dugu. Badira egun batzuk komisiyoko kide batzuekin bilerak egiten ari naizela aplikazioaren etorkizuneko eduki eta diseinua finkatzeko. Berrikuntzat mordoa eta itxura aldaketa bortitz bat emango dizkiogu gauz oso garrantzitsu batekin batera: inor aplikazioa jeisteko aukera gabe gera ez dadin, 2.0 bertsio hau Android, iOS eta Windows Phonerako garatuko dugu.

Aplikazioa jeisteko egin klik Android eta Windows Phoneko denden irudietan:

Windows Phone StoreWindows Phone Store

Leave a comment