2013ko Irailaren amaieran Zarauzko Udalak, Garoa Web Consulting batera, illarra-rekin elkarlanean garatutako Zarautz App aplikazioa aurkeztu zuten. Aplikazio honek gure herriaren inguruko informazio egokitua, erabiltzailearen jatorri eta hizkuntzaren arabera , erakusten dio erabiltzaileari.

Illarra eta Garoa Web Consulting-ek herriaren inguruko informazio mordoa bateratu zuten, hala nola: herriko zerbitzuak, leku garrantzitsuenak, negozioak, interesguneak, agenda, herriko berriak, osasun zerbitzuak,etab… eta herritar edo bisitariaren eskura jarri zuten telefono adimendunen bitartez.

Erakunde publikoetara zuzendurik egiten diren aplikazio gehienen modura, aplikazioa Android eta iOS-erako garatu zen beste sistema eragileak alde batera utzita. Zorionez, eta illarra-ri esker, atetxo bat irekirik utzi zuten aplikazioaren API publiko bat eginez beste garatzaileek erabil zezaten.

Informazio guztia eskuragarri edukirik eta aplikazioa instalaturik zuen Sony Xperia bat mahai gainean nuela, Windows Phone 8-ko bertsioarekin lanean hasi nintzen. Diseinu eta funtzionalitate guztiak berdin mantendu ziren erabiltzailearen erabilera esperientzia berdina izan zedin. Eta hilabete exkaxeko garapenaren ondoren Windows Store-an aplikazioa argitaratu nuen.

Aplikazioa jeisteko sakatu Windows Phone Store-ko irudian:

Windows Phone Store

Leave a comment