Zerbitzuak

Aplikazio mugikorrak garatzen adituak

Aplikazio mugikor batekin zure negozioa hobetu nahi duzu? Besteengandik ezberdindu nahi duzu? Antolatzen ari zaren ebenturako aplikazio mugikor bat ideia ona dela iruditzen zaizu? Toki aproposenera etorri zara.

Ertzilek negozio txiki edo ebentuentzat telefono mugikor eta tabletentzat aplikazioak egiteko aukera ematen dizue prezio murriztuetan. Guzti hau kalitaterik galdu gabe. Denbora eta prezioak murrizten ditugu duela hilabete askotatik garatutako moduloei esker.

Tarifak Garapena

Garapen berriak

Bezeroaren gustura egindako aplikazioak diseinatu, garatu eta argitaratzen ditugu.

Bezeroak moduluak, diseinua eta edukiak aukeratu ostean gu arduratzen gara guztiaz. Aplikazioaren informazio guztia hodeian gordetzen da modu erraz batean eskuragarri egoteko.

Eta produktuaren zabalkundea ahalik eta handiena izan dadin, aplikazio guztiak Android, iOS eta Windows Phonerako garatzen dira.

Garapen Berriak
Windows Phone

Windows Phonerako bertsioak

Beste plataforma batzuetan garaturik dauden aplikazioentzat Windows Phoneko bertsioak egiten ditugu. Diseinu eta funtzionalitateak mantentzen ditugu eta, ahal den heinean behintzat, hobekuntzak gehitzen ditugu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.

Aholkularitza

Aplikazioak garatzeaz gain, bezeroari alor honetan dugun esperientzia eskeintzen zaio dudak argitu edo aholkuak eskatzen dituenean.

Kontsulta